Azken urteetan nere ideologiai tinko eutsi diot ta bertan sartze zan software ez etikoa ahalik ta gutxien erabiltzea. Ondorioz, duela hiruzpalau urte, Whatsappetaz desegin nintzan.

Orduztik, nere inguru soziala dala ta, nahiko baztertua sentitu naiz ta sentitze naiz, telefono dei xinpleak ere errefuxatuak diala ikustean indargabe.

Hoi dala ta Whatsapp erabiltzen hastea pentsatzen nabil, sozialki onura ekarriko zialakoan, baño bi kontun beldur naiz:

  1. Nik WA erabili ordez, beak ni erabiltzea
  2. WA instalatzeak dakarren pribatutasun galera haundia

Lehenengoai nik eutsi dakioket, erabiltzeko moduan arreta jarriz.
Bigarrengoa aldiz ez do ne esku:

  • Aplikazio ofiziala mugikorrean instalatzea azken aukera izango litzake; enao ziur ere onartuko nuken.
  • Entzun izan det badola modurik Matrix bidezko zubi bat itea; hau zemuz dabil? Ze aurretiko behar ditu (kontu aktiboa, bezeroa…)?

Zuei bururatze zaizue WA aztarnari ta gaixkileetatik ahalik ta urrunen erabiltzeko modurik?

  • mikelgs@lemmy.eus
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Ni ere zubiak jartzen ikasteko desiatzen, baina denborarik ez momentuz. Whatsapp-matrix zubirik ez dut ikusi oraindik.