Azken eguneko albistea dela eta jende asko Whatsapp utzi eta Telegraman erabiltzen hasi da. Egia da, batzuk Signal aplikazioa aukeratu dutela, baina orokorrean, nik uste, Telegram izaten ari dela instalazio gehien jasotzen ari dena.
Oker ez banago, Whatsapp eta Signal Puntuz puntuko enkriptazioa eskaintzen dute aukera lehenetsia bezala eta Telegram-ek ordea ez. Horretarako “eskuz” txat pribatu bat ireki beharra dago. Aukera hau asko harritu dit. Aukera lehenetsi bezala gure mezuak Telegram zerbitzarian enkriptatzen dira, ondorioz, Telegramek gure mezuak irakurtzeko aukera dauka. Gogoan izan zerbitzariaren softwarea ez dela kode librea.
Beraz, azken finean gelditzen zaigun gauza bakarra konfiantza da. Hau da, Telegramek ez dituela gure mezuak irakurriko konfiantza izan behar dugu.
Amaitzeko, oker ez banago, puntuz puntuko enkriptazioa taldeetan ere ematen da ez?
s/Telegraman/Telegram
Ez, elkarrizketa arruntek eta taldeek ez omen dute zifraketa hori. Hemen ikusia:
@kontraesana@mastodon.eus 🔗 https://mastodon.eus/users/kontraesana/statuses/105553552276859928
Telegram eta Signal-en arteko konparaketa, labur-labur
Honen harira post berri bat idatzi dut blogean. Gure mezuen babesa Whatsapp, Signal eta Telegram aplikazioetan
Blogean komentatzen dut. Azken finean konfidantza asuntua da. Jendea ez da Whatsapp zifraketaz fio eta nahiago du mezuak Telegram zerbitzarietan gorde. Ta nik, ez nago oso seguru hau egokia den.
Nik dakidala, Telegramen giltzarrapoaren ikurra duten elkarrizketek bakarrik dute ertzetik ertzerako zifratzea (E2EE). Aukera hori elkarrizketa pertsonaletan bakarrik dago eskuragarri. Talde batek ere ez du aukera hori eta ez da hain harritzekoa, edozein unetan hainbat pertsona sartu eta irten daitezkeen elkarrizketa batean ertzetik ertzerako zifratzea kudeatzea teknikoki zailagoa baita (beste mezularitza sistema batzuetan ere talde zifratuak beranduago inplementatzen dituzte).
deleted by creator
Ematen dela esango nuke, Pavel Durov-en azalpen honen arabera.
Secret chats are e2e-encrypted chats that never under any circumstances get backed up. Cloud chats are encrypted in the same way but also have a built-in cloud backup.
Ulertzen dut taldeak cloud chats gisa sailkatzen direla.