Poco Phone bat daukat (Xiaomi), eta aste honetan konturatu naiz baduela aplikazioa bat (aplikazio ganga deitua), eta bertan pausuak kontatzen dituela. Gauza da lokalizazioa, adibidez, beti daukadala kenduta, eta ez dudala smartwatch edo antzekorik erabiltzen. Badakizu zelan desaktibatu dezaket aukera hori? eta, nondik lortzen du sarbidea informazio horretara?

    • Txopi@lemmy.eus
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      1 year ago

      Beste aukera bat Android mailan aplikazio horri jakinarazpenak bidaltzeko baimena kentzea izan daiteke. Horretarako, adibidez, jakinarazpen horietako bat pixka bat eskuinera mugitu dezakezu eta mota hori konfiguratzeko aukera duzula ikusiko duzu:

      Beste modu bat, horrelako jakinarazpen bati itxaron gabe egitea da. Jakinarazpenen zerrendan, amaiera-amaieran “Kudeatu” izeneko aukera bat dagoela ikusiko duzu. Bertan sartu eta ditxosozko aplikazio hori desgaitu. Horrela, bidaltzen dituen jakinarazpenik ez duzu ikusiko.