Tresna hau YAY deitze da (Yet Another Yogurt) ta terminal bitartez paketeak kudeatzeko balio du, beste tresna batzuk baina errexago; gainera euskeraz erabili daiteke. AURetik (ArchLinux User Repository) instalatzeko aukera du, beraz pakete gehiago lortu daitezke honela.

Komando honekin lortu daiteke tresna hau(ek) bere kabuz funtzionatzea: sudo pacman -S yay base-devel

Gero, idatzi yay bilatzeko-paketea eta zerrenda bat aterako zaizu, zein biltegitatik datorren zehaztuz. Zenbakiz aukeratu instalatu nahi dituzunak eta aurrera.

Horrez gain pacmanek dituen azpikomanduak ere erabili daitezke YAYekin, adibidez yay -S paketea zuzenean instalatzeko, yay -Syu sistema eguneratzeko edo yay -Rsn paketea, paketea bere dependentzia guztiekin batera ezabatzeko.

Adi! YAYek ez du sudo aurrekomandoa behar!