Kaixo!!!

Irratiko ordenagailuetan hurrengo arazoa dugu ta ez dut topatzen konpontzeko modurik.

Gauza da,… Alsamixerretik konfigurazioa aldatu mikroko soinua etb grabatzeko, Butt programarekin ondo doa, baino audacity irekitzerakoan alsamixerren konfigurazioa aldatzen da eta ia ez du, ez butt-ek ezta audacityk soinurik hartzen.

  • @Porru@lemmy.eus
    link
    fedilink
    02 years ago

    Egunon! Pulseaudio, JACK, Pipewire… zein soinu-morroi ari zarete erabiltzen? Eta zein linux banaketa?

    Audacity erabili ostean eta alsamixer bere horretara bueltatzeko, terminalean alsamixer exekutatuta Alsamixerreko ezarpenak aldatu daitezke.

    Jarraitu dezagun arazoa konpontzen!

    • @ilargi@lemmy.eusOP
      link
      fedilink
      1
      edit-2
      2 years ago

      Milesker erantzuteagatik!!! Ba pulseaudio eta ElementaryOS. Konpondu dut, o bueno balio didan zeozer behintzat.

      alsamixer exekutatu, egin beharreko aldaketak egin eta gero alsactrl store-arekin konfigurazioa fitxategi batean gorde eta gero .desktop bat sortu ~/.config/autostart-en, alsactrl restore bat eginez, konfigurazio fitxategira apuntatuz.

      Honekin deskonfigurazioaren arazoa konpontzen da eta deskonfiguratzen bada berabiarazi ordenagailua ta listo jejeje.

      Horain beste kontu bat dago mobida honetan… 4 estudio ditugu, lau pc ezberdinekin, hau da, soinu txartel bakoitza ezberdina da… eta hortaz konfigurazioak ez dira beti berdinak.

      Ideiarenbat ea nola sortu script bat automatikoki detektatzeko zein konfigurazio ezarri depende zein ordenagailu hari diren erabiltzen? i

      • @Porru@lemmy.eus
        link
        fedilink
        12 years ago

        Joe, a ze soluzioa txukun ta garatua. Ta beste kontuaz, ez al da errexago ordenagailu bakoitzean berdiña itea? Edo eztet ondo ulertu?

        • @ilargi@lemmy.eusOP
          link
          fedilink
          12 years ago

          bai klaro,… ez dut komentatu ordenagailuak sarean daude eta user bakoitza direktorio berak kompartitzen ditu estudioko ordenagailuetan, hau da, 01 estudioan konfigurazio hori eginda, 02 estudioko pc-an ere 01 estudioko konfigurazio hori jarriko da automatikoki